San Martzialgo erromeriako mahai eta aulkien alokairuak ekainaren 13an irekiko du epea

Ander Larrañaga 2013ko ekainaren 5a

Bergarako San Martzial auzoan, ekainaren 30ean ospatuko da erromeria. Mahai eta aulkiak alokatzeko, ekainaren 13tik 19ra bitarteko astegunetan (biak barne), Kultur Etxera hurbildu beharko dira interesatuak, 18:00etatik 21:00etara bitartean.

Mahai bakoitzaren alokairuak 20 euro balioko ditu eta eskatzaile bakoitzak ezingo ditu bost mahai baino gehiago eskatu. Eskatzaile bakoitzeko 100 euroko fidantza jarri beharko du eta egindako eskaerarekin agiri bat emango zaio; bertan, alokatutako materiala zein den jarriko du. Fidantza hori jasotzeko,  mahaiak eta aulkiak alokatu dituztenak uztailaren 3tik 10era bitarteko astegunetan (biak barne) Kultur Etxera joan beharko dira, 18:00etatik 21:00ak bitartean.

Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko, gehienez ere zortzi aulki eskatu ahal izango ditu. Mahaiak eta aulkiak hartzeko, ekainaren 29an 17:00etatik 20:00etara bitartean San Martzialgo kanparako sarrerara joan beharko da.

Materiala entregatzeko egin beharrekoa

San Martzialgo erromeriaren ondoren, alokatutako material guztia entregatzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen. Mahaiak eta aulkiak 19:00etatik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira.Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio. Materialaren eskatzaile bakoitzak Kultur Etxean eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua. Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 19:00etatik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galduko du. Gero Kultura etxean fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak