goiena.eus

Bergarako gaztetxearen 13. urteurreneko ospakizunak egubakoitzetik hilaren 16ra

  Kultura  Bergara

13 urte bete ditu aurten Bergarako gaztetxeak, eta urtebetetzea ospatzeko bederatzi eguneko ospakizun-egitaraua gertatu dute; egubakoitzean, hilak 7, 19:00etan, abiaraziko dute, pregoia botata. Hortik aurrera, askotariko ekintzak izango dira: bigarren eskuko azoka, herriko artisten erakusketa, hitzaldiak, kontzertuak...

13 urtez kartzela zaharra askatasun gune bilakatzen lelopean ospatuko dute urteurrena. Hauxe, egitaraua, egunez egun:

Egubakoitza, ekainak 7

  • 19:00 Pregoia.
  • 19:30 Salsa badago, gaztetxeko salsa tailerraren eskutik, kaleetan zehar.
  • 21:30 Artista lokal ezberdinen erakusketaren hasiera ekitaldia: Txinbo, Gari, Beñat eta Azkaiterrek egindako lanen erakusketa. Ondoren, afari pasadia (norberak eraman beharko du bere janaria).
  • 22:30 Bertso musikatua. Ondoren, joku taberneruak (Txerapin, Zellin, Barriltrhovin).

Zapatua, ekainak 8

  • 09:00/11:00 Mendi ibilaldia: Kanalen xenda. (09:00etan, gaztetxean; 11:00etan, Gorlan). Pagola-Loidiko natur-eremuan zehar, bi ordu eta erdiko ibilaldia.
  • 16:00 Xake txapelketa, gaztetxeko xake tailerraren eskutik.
  • 22:30 Kontzertua: Endemaño (Bilbo) eta Los bonitos del norte (Kantabria). Sarrera: bi euro.

Domeka, ekainak 9

  • 12:00 Hitzaldia: Bizitoki: Hezkuntza alternatiba. "Funtsezkoak iruditzen zaizkigun balore batzuen arabera gure haurrak hezteko, haien heziketa gure gain hartu dugu. Haientzat jarduerak antolatzeko lekua da Bizitoki". Ondoren, luntxa (dohain)
  • 16:30 Kartzela zaharrean zehar bisita gidatua, asanbladako kideen eskutik. Harrera ona edukitzen badu, beste bisita bat finkatuko da.

Martitzena, ekainak 11

  • 16:30 Hitzaldia: Maputxeak. Hego Amerikako herri zahar horri buruzko hitzaldia.
  • 19:00 Kontzertua: Los discolos (Argentina) eta Ez (Oñati). Sarrera: bi euro.   

Eguaztena, ekainak 12

  • 18:00 Zibergara: Antolaketa, ekintzailetasuna eta teknologia berriak. Kolektiboaren aurkezpena eta tailerra.

Eguena, ekainak 13

  • 17:00 Hitzaldia: Emakumea eta kartzela. Kartzelan egondako zenbait emakumek euren bizipenak kontatuko dituzte. Ondoren, pintxo-pote aldarrikatzailea, gaztetxean: osteguneko pintxo-potea gaztetxean egiteko aukera.

Egubakoitza, ekainak 14

  • 18:00 Angiolillo, auzolanean egindako liburuaren aurkezpena. Bertan, Aittor Arantzabal liburuaren idazleaz gain, Koldo Izagirre idazlea egongo da, eta musika Fly Shit taldeak jarriko du, elektro-akustikoan.
  • 21:00 Tripa festa. Sarrera: bi euro.
  • 22.30 Antzerkia: Ta oain ze? Sarrera: hiru euro.

Zapatua, ekainak 15

  • 10:00 Bigarren eskuko azoka, kalean.
  • 12:00 Pati poteo mozorro musikatua. Ahal izanez gero, erruberen gainean eta mozorrotuta joatea eskatzen da.
  • 14:30 Bertso bazkaixa. Zortzi euro.
  • 18:00 Elektropoteua. Ondoren, Fan hemendik! Kontzentrazio solidarioa.
  • 22:30 Txapa jaia. Zakillers eta Sermonds taldeak. Sarrera: bost euro. Ondoren, Elvis Caino.

Domeka, ekainak 16

  • 16:00 Garbiketa jolasak.
  • 18:00 Tailerra: Maitasun erromantikoa. Maitasun erromantikoaren inguruan sortzen diren harremanak deseraikitzea posible al da? Tailer honekin, gizartean orokorrean oso barneratuta dauden maitasun erromantikoaren mitoen gainean arituko dira. Gonbidapena irekia da.

Urteurren osoan zehar, hilaren 7tik 16ra, bigarren eskuko azoka eta artisau lokalen erakusketa egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa