Bergara Hiria lehiaketako argazkiak Aroztegin ikusgai

Arritxu Barruso 2013ko ekainaren 3a

Arizondo Argazkizale Elkarteak antolatuta XXIX. Bergara Hiria argazki lehiaketa egin dute aurten ere. Argi dago hogeita bederatzi urte horietan izen handia hartu duela Bergarako lehiaketak. Aurten, esaterako, 225 argazki aurkeztu dira eta zortzi izan dira sarituak; lau zuri-beltzeko kategorian eta beste lau koloretakoan.  Bada, orain, lehiaketan parte hartutako argazkiak ikusteko aukera dago datozen Aroztegi Aretoan. Antolatzaileek 40 argazki aukeratu dituzte Barrenkaleko aretoan ikusgai ipintzeko; 19 zuri-beltzean eta 21 koloretan. Erakusketa zabalik egongo da ekainaren 9ra arte.

Aroztegi aretoaren ordutegia
Erakusketa zabalik dago astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era; zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era eta domeka eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak