Mendian antxitxika egitea gustuko duten bergararrak batzeko Hankaluze taldea sortu zuen Pol Pol Mendi Taldeak duela gutxi. Bada, beraiek izango dira Ehunmilak ultratailaren Bergarako zatiaren antolakuntzaz arduratuko direnak. Boluntarioak behar dituzte horretarako eta horien egitekoa izango da ibilidea balizatzea eta lasterketaren egunean Altzasu elkarteko aparkalekuan egongo den denbora kontrolean eta anoa-postuan egotea. Lasterketa uztailaren 12an izango da. Probaren antolakuntzan lagundu nahi dutenek Hankaluzetrail@gmail.com edo pol-pol.menditaldea@hotmail.com helbidera idatzi behar dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.