Ekaineko kultura agendarekin, aspertzeko denbora gutxi

Arritxu Barruso 2013ko eka. 3a, 14:35

Kalean da ekaineko kultura gida. Antzerki, kontzertu, hitzaldi eta kirol hitzordu artean aspertzeko denborarik ez da izango hil honetan. Musikari dagokionean Bergarako Orkestra sinfonikoak kontzertua eskainiko du Santa Marinan ekainaren 22an eta hurrengo egunean gauza bera egingo du Udal Bandak Espoloian. Beste musika estilo batean jardungo du Oskar Estangak ekainaren 21ean Zabalotegin. Ekainaren 29an, bestetik, Mozarten Requiema emanaldia eskainiko dute San Pedro parrokian Oñatiko abesbatzak eta Bergarako Orfeoiak.

Txikitxoentzat eskaintza
Borobil antzerki taldeak Alibaba eta 40 laburrak antzezlana eskainiko du ekainaren 9an Zabalotegi aretoan. Ekainaren 7an berriz, Circus Day jaialdia ospatuko da Ipintzako patioan eta ondoren Jardun elkartearen urte amaierako festa. 

3x3 saskibaloi txapelketa
Ekainaren 22an eta 23an egingo dute 3x3 txapelketa, baina giroa berotzeko hilaren 19an, 19:00etan, saskibaloiaren inguruko mahai ingurua egingo dute Miguel Altunan eta hilaren 20an saskibaloiarekin lotutako film bat eskainiko dute Zabalotegi aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak