Nafarroari buruzko bi liburu aurkeztuko dituzte bihar

Iure Eizagirre 2013ko ekainaren 3a

Erlantz Urtasun historialari iruindarraren 'Historia de Navarra. Hechos, personas y lugares' eta 'Iruñsheme-iruinalabak' dira liburuak eta idazlea bera izango da aurkezpenean.

Erlantz Urtasun historialari iruindarra Irizar jauregian izango da bihar. Nafarroari buruz idatzi ohi du Urtasunek eta bere azken bi liburuak aurkeztuko ditu Bergaran: Historia de Navarra. Hechos, personas y lugares eta Iruñsheme-iruinalabak.

Lehenengo lanean Nafarroako garai ezberdinak aztertu eta gertaerak, zeresana eman zuten pertsonak eta gauza esanguratsuak gertatu ziren lekuak izan ditu berbagai Urtasunek. Horrela, Larraintzar herriaren izaera,  Iparragirre bertsolariaren bizipenak, sorginkeriagatik epaitutako emakumeen istorioak, Labrit pilotalekuaren jatorria edo Guridiren musika bildu eta kontatu ditu.

Euskarazko liburua

Iruñsheme-iruinalabak liburua euskaraz argitaratutakoa da eta beste hainbat gaiez gain, euskara bera du berbagai.
Garai bateko Nafarroako hitzak biltzen ditu, 'kokoa', esaterako. "Euskaraz ez dakienari edo erdara ikasi berri duenari deitzen diote 'koko' euskaldunagoak direnek", azaltzen du Urtasunek azken lan honetan.

Gertuagoko kontuak ere badira liburuan: Euskal Jai pilotalekuaren historia, Gaztelu Enparantzarena edo San Ferminen historia herrikoia. Etorkizuneko Iruñeari ere egiten dio begirada.

Liburuen aurkezpena 19:00etatik aurrera egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak