Izena eman duten guztiek dute lekua udalekuetan

Arritxu Barruso 2013ko mai. 29a, 22:00

Urtero bezala, aurtengo udan ere udaleku irekiak egingo dira Bergaran herriko haurrentzako. Aurten izena eman duten haur guztiek hartuko dute parte udalekuetan, ez baita beharrezko izan zozketarik egitea.

Udaleku irekien gaineko xehetasunak emateko Udalak hainbat bilera egingo ditu.

Lehenengoa ekainaren 11n izango da, martitzena. Angiozar auzoan. 18:00etan izango da liburutegian.
Ekainaren 12an, bestetik, Bergaran bertan egingo dira bi bilera. 18:00etan Haur Hezkuntzako haurrak dituzten gurasoendako deialdia egin du Udalak –2007 eta 2010 urteen bitartean jaiotako umeak, biak barne–. 19:0etan izango da bigarren deialdia. Kasu honetan Lehen Hezkuntzako seme-alaben gurasoendako –2001 eta 2006 urteen bitartean jaitako umeak, biak barne–. Udaleko ordezkariek jakinarazi dute bi taldeetan haurrak dauzkaten umeek, beraiek erabaki ahalko dutela zein bileratara joan.

Hirugarren batzar informatiboa Osintxun izango da, ekainaren 13an ludotekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak