Ostiral honetan izango da aurtengo azken Egubakoitzak kartzelan

Jone Albeniz 2013ko mai. 29a, 17:52
Ostiral honetan, hilak 31, gaueko 22:00etan izango da aurtengo azkenengo Egubakoitzak Kartzelan Bergarako gaztetxean eta denboraldi borobil honi agurra emateko 'Morau' eta 'Aguxtin Alkhat' izango dira kartzela zaharrean.

Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da, inoiz baino puntualago eta sarrera hiru eurokoa izango da. Emanaldiak bergarako irrati libretik, Txapa irratitik, igorriko dira zuzenean 97,2 FMan eta www.txapairratia.org atarian. 
Aurreko emanaldien audioak entzungai daude sarean.

Morau

Andoni Tolosa Morau euskal idazle eta musikaria da. Gizartearen erretratu ironikoa eskaintzen duten pop kantu zuzenak egiten ditu eta Morau eta Agotak taldearekin batera ezaguna egin bada ere, bakarlari formatuan izango dugu oraingo honetan.

Aguxtin Alkhat

Inhala hirukotearekin hasi bada ere musikagile-kantari gisa, heletarrak geroztik, ohidurazko eskema utzia du eta herrialde elektrikoagoen bisitatzera abiatua da bakarka. Ahots hauskor baina beti trinkoarekin, testu unibertsalak eta noizbehinka 70 urteetako US rock eszenara ekartzen ditu taula gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak