Otaba jaiak asteburuan Elosun

Arritxu Barruso 2013ko mai. 31a, 21:00

Oraingo asteburuan ospatuko dituzte Elosun Otaba jaiak, bihar –zapatua– hasi eta astelehenera bitartean. Mus txapelketa, pilota partiduak eta dantza txapelketa egingo dituzte, besteak beste.

Festa eta parranda izango dira nagusi datozen hiru egunetan Elosua auzoan. Otaba jaiak ospatuko dituzte bihar –zapatua– hasi eta astelehenera bitartean.

Mus txapelketa

16:00etan etxafuego jaurtiketarekin eta kanpai-hotsekin hasiko dituzte jaiak. Ondoren, jaietako ekintza garrantzitsuenetako bat egingo dute: mus txapelketa. Ixaun tabernan egingo dute txapelketa. Sari nagusia 200 euro izango da. Izena tabernara bertara deituta eman daiteke, edo txapelketa hasi baino bi ordu lehenago. 

Domeka, erretiratuen eguna

Domeka, erretiratuen eguna, pilota partiduekin hasiko dute. Jarraian trikipoteoa egingo dute Bergarako Musika Eskolako trikitilariek girotuta. 13:00etan gero, Meza Nagusia egongo da auzoko elizan eta ondoren auzoko erretiratuendako bazkaria egongo da Elurmendi elkartean. Arratsaldean, 18:30ean hasita, dantza-solte txapelketa egingo dute. Hori amaitutakoan trikipoteoak jarraituko du. 

Astelehena, egun handia

Elosuarrendako astelehena, Otaba Eguna, izaten da egun handia eta aurten ere ez da parrandarik faltako. 12:00etako mezaren ostean piskolabitx-a egingo dute eta ondoren, 13:00etan, auzo bazkaria. Urtero moduan, bazkalostea girotzeko ume, gazte eta ez hain gazteendako jolasak egingo dituzte. Iluntzeko trikipoteoaren ostean festak jarraitu egingo du afariarekin. Egun osoan, Laja eta Lutxurdio trikitilariek alaituko dute giroa.  

Egitaraua

Ekainak 1, zapatua

16:00 Jaien hasiera, txaflero jaurtiketa eta kanpai-hotsekin
16:30 Mus txapelketa

Ekainak 2, domeka

12:00 Pilota partiduak. Jarraian trikin poteoa Bergarako musika eskolako trikitilariekin.
13:00 Meza nagusia
14:15 Jubilatuen bazkaria (Elurmendi elkartean)
18:30 Dantza solte txapelketa. Amaitutakoan triki poteoaren jarraipena.

Ekainak 3, astelehena (Otaba Txiki)

12:00 Auzoan hildakoen aldeko meza
13:00 Piskolabitx
13:00 Auzo bazkaria
17:30 Ume zahar eta gazteentzat jolasak
19:00 Triki poteoa
21:00 Auzo afaria eta erromeria

Egun guztian zehar Laja eta Lutxurdio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak