87 urtekoei omenaldia Bergaran

San Joxepe erretiratuen elkarteak eta Bergarako Udalak urtero omentzen dituzte 87 urteko bergararrak eta atzo, domeka, ospatu zuten egun handi hori. 74 lagun omendu zituzten, nahiz eta ekitaldian 44k hartu zuten parte. Meza izan zuten lehenik San Pedro parrokian eta amaieran San Joxepe abesbatzak abestu zuen. Gero, erretiratuen elkarteko egoitzara joan ziren eta han harrera egin zieten Jesus Elortza alkateak, Leire Iruin zinegotziak eta Iñaki Zabala elkarteko presidenteak. Opariak eta lunch-a ere izan zituzten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.