Bere atean sartutako golarekin galdu zuen Bergarak etxean: 0-1

Mireia Bikuña 2013ko maiatzaren 26a

Ligako azken lehia zen, eta baita Neka Galan entrenatzailea agurtzeko partidua. Anaitasunako entrenatzaile ohi Aitor Arrieta izango da bere ordezkoa irailetik aurrera. 

Partidua oso parekatua izan zen, eta etxekoek presentzia handiagoa izan zuten zelaian. Bergararrek gola sartzeko lau aukera garbi izan zituzten, baina ez zuten Hondarribiaren atean asmatu.

 

Erasoan zorte barik egon ziren etxean, eta baita defentsan ere. 75. minutuan Bergarak bere atean egin zuen gola. Handik aurrera, ezin izan zuten berdinketa lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak