Dagoeneko jaso dute saria Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketako irabazleek

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko mai. 25a, 16:09

Udal pilotalekua bete egin da eguerdian egin duten Koldo Eleizalde literatura lehiaketako sari-emate ekitaldian. Oso ekitaldi polita izan da, alaia; izan ere, ikastetxeek prestatutako bertso, antzerki, txiste eta abesti emanaldiak entzuteko aukera ere egon da.

Udaleko Euskara zerbitzuak antolatzen duen lehiaketaren 28. aldia izan da aurtengoa. Lanei dagokienez, antolatzaileek nagusien kategorietan –4 urtetik hasi eta hortik gorakoek hartzen dute parte– izandako gorakada eta kalitatea nabarmendu nahi izan dute, nahiz eta, parte-hartzeak zertxobait behera egin duen aurten. 

Guztira 302 ipuin, 21 bertso, 45 komiki, 32 ipuin-kontaketa ala antzerki eta 20 txiste ala umerorezko pasadizo jaso dituzte eta hain zuzen ere, sail horietako bakoitzeko irabazleek jaso dute gaur saria.

Ekitaldiak ordu eta laurden inguru iraun du eta Udal pilotalekua bete egin da. Sariak emateaz Maren Belastegi, Euskara zinegotzia; Estepan Plazaola, Euskara departamenduko arduraduna; eta Ainhoa Larrañaga, epaimahahiko kideetako bat arduratu dira. Sari asko zirenez, ekitaldia errazago jarraitu ahal izateko, pantaila erraldoi baten irabazleen zein egindako lanaren izena agertzen zela banatu dituzte sariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak