Taldeak sortuko dituzte atzerriko hizkuntzak praktikatu ahal izateko

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko mai. 24a, 11:05

Atzerriko hizkuntzak ikasten ari direnei ikaskuntza prozesuan laguntzeko asmoz, hizkuntza taldeak jarriko ditu martxan Udalak. Hala, hizkuntzak ikasten ari diren herritarrek mintza praktika egiteko aukera izango dute, astean behin, ordubetez.

Taldeak gehienez, zazpi lagunez, eta gutxienez lau lagunez, osatuta egongo dira. Bestalde, parte hartzeko ez da mailaketa probarik egingo; hasiera batean, behintzat, izena ematen duen edonork parte hartzeko aukera izango du, hizkuntza maila edozein izanda ere. 

Izenematea zabaltzear

Interesatuek zein hizkuntza praktikatu nahi duten eta zein egutegi eta ordutegi interesatzen zaizkien adierazi beharko dute, elkarrekin adosteko. Taldeak autonomoak izango dira, beraz, ez da irakaslerik egongo akatsak zuzentzeko ezta eztabaida bideratzeko ere. Dena den, taldeak astero arduradun bat izango du, hurrengo asterako eztabaidarako gai bat hautatu eta taldekideei aurkezteko. Hala, arduradunak gai horrekin lotutako hiztegi espezifikoa, esamoldeak… landuko ditu taldekideei aurkezpena egin ahal izateko.
Hizkuntza taldean parte hartzeko kultura etxera jo edo 943 77 91 60 zenbakira dei daiteke, maiatzaren 27tik ekainaren 5era arte. Ekainaren 10ean taldeen aurkezpen batzarra egingo dute, 18:30ean, Irizar jauregian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak