87 urtetik gorako 74 pertsona omenduko dituzte domekan

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko mai. 24a, 11:03

San Joxepe elkarteak eta Udalak urteroko omenaldia prestatu dute. Meza, oroigarri banaketa eta lunch-a egongo dira.

San Joxepe elkarteak eta Udalak elkarlanean, 87 urtetik gorako herritarrak omenduko dituzte domekan urteroko ohiturari jarraituz. 74 lagunek jasoko dute omenaldia, 50 emakumek eta 25 gizonek. Ekitaldira joateko, dena den, 44k eman dute izena, San Joxepetik aurreratu dutenez. 

10:30ean hasiko dituzte ekitaldiak, Santa Marina parrokian egongo den mezarekin. Mezaren amaieran San Joxepe abesbatzak emanaldi txiki bat egingo du; hiru bat doinu abestuko dituzte parrokiako aldarean.
Horren ondoren, kalejira egingo dute Jardun euskara elkarteko trikitilariek lagunduta San Joxepe elkartearen egoitzaraino.

Elkartean harrera egingo diete Jesus Elortza alkateak eta Iñaki Zabala San Joxepeko lehendakariak. Eta horrekin batera, oroigarriak ere banatuko dizkiete: Udalaren zein San Joxepe elkartearen irudia eta omenduaren izena daukan figuratxoa jasoko dute oroigarri gisa. Horrez gain, San Joxepe elkarteko bazkide diren omenduek diploma ere jasoko dute. Aipatzekoa da, ekitaldira joaterik izan ez duten edadetuei ere helaraziko dizkietela opariak.
Domekako ekitaldiari amaiera emateko, luncha ere izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak