Bergara Hiria 29. Argazki Lehiaketak jada bere irabazleak ditu

Lander Diego 2013ko mai. 22a, 20:21

Argazki lehiaketaren 29. edizio honetara 225 argazki aurkeztu dira. Horietatik zuri-beltzeko kategorian iruneko Oskar Gastonen lana, `Patos en la niebla´suertatu da garaile.Koloretako kategorian berriz, Javier P. Fdez. Ferreras, Berangotik, `Dacu´ izeneko lanarekin. Lan horiekmaiatzaren 24tik ekainaren 9ra izango den erakusketan ikustegai egongo dira. Bestalde, sari banaketa ordea, maiatzaren 24an izango da 20:00etan.

 

Bi kategoria hauetan aurkeztu diren 225 argazki hauek Javier de la Flor (Bizkaia Klub zine-foto), Joaquin Vara (EFIAP) eta Jabier Beristain (Azpeitiko Argazkizale Elkartea) epaitu dituzte.

Zuri beltzean 105 argazki aurkeztu dira, 29 partaideen esku. Horietatik lau izan dira saria jaso dutenak:

  •     Lehen saria: `Patos en la niebla´, Oskar Gaskon Irunetik
  •     Bigarren saria: `Feeling the breeze´, Mano Barreiro, Beasainetik
  •     Hirugarren saria: `Entre archivos´, Julián Gil, Legazpitik
  •     Herriko saria: `Haizeak eraginda´, Juan Jose Lopez Azurmendi

Koloretakoak berriz 120 argazki izan dira, 35 partaideek aurkeztuta. Hauek izan dira kategoriako sarituak:

  •     Lehen saria: `Dacu´, Javier P. Fdez. Ferreras, Berangotik
  •     Bigarren saria: `Retrato anonimo´, Andres Indurain, Irunetik
  •     Hirugarren saria: `Joker´, Agustin Busselo, Lasartetik
  •     Herriko saria: `Eskaileran´, Jose Agustin Gurruchaga

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak