Maldan behera abiaduraren zirrarak erakarrita

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko maiatzaren 19a

Banaka zein binaka. Etzanda, auto baten barruan edo bizikleta gainean. Arratsaldean Bergaran San Martzialerako bide bazterrak jendez bete egin dira goitibeheren jaitsiera ikusteko.

Oraindik ere goitibeherena gizonezkoen esparrua dela ikusi da Bergaran: 25 parte hartzaileetatik bi soilik baitziren emakumezkoak. Baina desberdintasunak alboratuta, guztiek komunean abiaduraren zirrarak erakarrita sentitzen direla.

Azkarrenak helmugan

Etxean egindako tramankuluak edo zertxobait profesionalagoak ere ikusi dira. Helburua, ahalik eta denbora laburrenean helmugara iristea. Gehienek lortu dute bidea arazo barik amaitzea, pare bat goitibeherek izan ezik. 

Eta bi jaitsieraren ostean, sari banaketa iritsi da. Denbora onenak egin dituzten bergararrak saritu dituzte: Jokin Gutierrez (01:07:03), Unai eta Urtzi Markiegi (02:18:14) eta Mikel Momoitio (02:29:45).

Pneumatiko sailean Zallako Asier Leizea (01:03:46), Sopelako Pal Matrix (01:07:03) eta Bergarako Julen Gutierrez (01:09:10).

Errodamenduan Gueñez (01:22:28). Eta azkenik, arinetan Iker Aristi (01:12:64) eta Maddi Gutierrez (01:27:45).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak