Aste honetan, maiatzaren 16an, osteguna, aurtengo jaien inguruko Sasi Guztien Azpitik irratsaio berezia egingo dute. Pintxopotea txapapote bilakatuko dute eta herritarrei zera esan nahi die "ezingo duzue gure uhin likatsuetatik ihes egin!" Bide batez irratia ezagutzeko edo eta jaien inguruko kritika eta iritziak botatzeko aukera egongo da. Beraz, 19:00etatik aurrera Ariznoa kalera hurbiltzera gonbidatzen dituzte herritarrak. Eguraldi txarra eginez gero gaztetxeko irrati estudiora itzuliko dira eta bertatik emitituko dute.