Mendekoste jaietako kartelaren irudia Oihana Altzelai bergararrarena da. Udalak deitutako lehiaketara 12 lan aurkeztu dira eta epaimahaiak Altzelairena aukeratu du aurtengo jaietako irudia izateko. "Koloretsua eta alaia da", esan dute epaimahaiko kideek, eta "dantzarako gonbita egiten du, jai-giroan murgiltzekoa", gehitu dute.
Altzelai gazteak 400 euroko saria jaso du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.