Miguel Altuna Institutuaren kasuan, Gasteizko Mendizabala institutuarekin batera landu duen kontsumo baxuko hidrogenozko bateria daraman ibilgailuarekin aurkeztuko dira.
Ibilgailua
Hidrogenozko Urban Concept erako ibilgailu honekin, 2011.en urtean 37km/KWh lortu zuten Alemanian jokatu zen lehiaketan. Pasa den urtean, hidrogenozko pilak haustura bat izan zuen eta ez zuen lortu klasifikatzea.
Aurten hainbat hobekuntza
Hori dela eta, aurtengo probarako ibilgailuari hainbat hobekuntza egiten ari dira diseinu eta funtzionalitate aldetik, ibilgailuaren hainbat hobetuz eta aldatuz: Gurpil mota desberdinak, hidrogenoaren sentsore zehatzagoa, txasis arinagoa, energia hobeto aprobetxatzeko suspentsio hobeagoak sartu, etb.