Erreziboen ordainketa banketxeren batean helbideratuta duten zergadunei, banketxe horren bidez bidali eta kobratuko zaie. Erreziboak helbideratu gabe dituzten zergadunek, berriz, datozen egunetan etxean jasoko dute ordainketa egiteko beharko duten agiria. Agiri horrekin edozein banketxe edo Udal bulegoetatik pasa daiteke ordainketa egiteko. Agiri hori maiatzaren 31 baino lehen jasotzen ez bada, edo azalpenen baten beharra izanez gero, Kontuhartzailetzako bulegoetatik pasa daiteke.