Bergarako Udalak bereganatuko ditu aurkeztutako lan guztiak eta ondorengo urteetan antola daitezkeen film laburren ekitaldietan proiektatzeko eskubidea izango du.
Emaimahaia eta saria
Epaimahaia nortzuk osatzen duten sari banaketa egunean jakinaraziko da, ordura arte, hauen izen-abizenak anonimatuan gordeko dira.
Sariei dagokienez, lan onenaren egileak 400 euroko saria jasoko du eta bigarren onenak 300 eurokoa. Sari bi hauetan bergararrik egon ezean, 150 euroko "bergarar onenari saria" banatuko da. Hala ere, esan beharra dago, antolatzaileek egoki ikusten badute kalitatezko lanik ez egoteagatik, sariak hutsik geldituko direla.
Lehiaketaren baldintzen xehetasun eta informazio gehiagorako jo www.bergara.net webgunera.