Hanka-Labankakoak, Martin Fiz maratoian

Xabier Urtzelai 2013ko mai. 14a, 14:45

Bergarako Hanka-Labanka taldeko patinatzaile koadrila Martin Fiz maratoian izan zen joan den domekan, Gasteizen. Hala, bergararrek patinatzaileen modalitatean hartu zuten esku lasterketan. Hanka Labankakoek esanda, giro ederra izan zuten lasterketan, eta goizeko lehen orduan errepidea bustita bazegoen ere –kontuz ibili beharra zegoen– goizak aurrera egin ahala ibilbidea sikatu egin zen. Korrikalariekin batera, guztira 300 patinatzailek hartu zuten esku.

Hemen Gasteizeko Martin Fiz lasterketan patinatzaileei hartutako irudiak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak