Mikel Gallastegi bergararrak finalerdietako lehen partidua jokatuko du gaur, eta Ibarrondo bikote duela Irribarria eta Imaz izango dituzte aurrean. Hain zuzen ere, azken bikote hori denen ahotan dabil, kantxan erakusten dabiltzan mailagatik, horrenbestez, lehen partiduak badu gatza eta piparra.
Ondoren jokatuko dute senior mailako partidua, eta bertan Larrañagak eta Peñasek Yoldiren eta Tolosaren kontra jokatuko dute.