Herrigunetik apur bat aldenduta dagoen arren, Bolu auzoak beti izan du sortzaile kutsua. Beart elkarteak bere egoitza Bolun izateak ere dezente lagundu dio Bergarako arte eta artistei. Orain herriko arteari, bultzada berri bat emateko asmoarekin, elkartearen sarreran erakusketak egiteko espazio berri bat atondu dute.
Atzo eman zioten hasiera espazio berri honi eta kristalezko erakuslehio handi bat esker, artelanak 24 orduz egongo dira ikusgai. Lehen ekitaldi hau berezia izan zen, elkarteko 57 kidek egindako lanekin ireki baitute espazio berri hau.
Beartekoek ardo eta mokadutxo batzuekin ospatu nahi izan zuten arte eta sormenerako sortu duten espazio berri honen ibilbidearen hasiera.