Hamazazpi urterekin hasi zen klandestinitatean lanean 1950an Imanol Bolinaga. Ondoren, politikagintzan sartu zen eta bide luzea egin zuen. Bergarako alkatea izateaz gainera (1983-1987), zinegotzia ere izan zen ondoren, Jose Luis Elkoro alkate zenean (1987-1991). Alkate izan zeneko agintaldian, batzarkide ere izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Ez zen hor amaitu politikarekin izandako harremana. Besteen artean, 1988an Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuorde izendatu zuten; eta EAEren ordazkari gisa, senataria izan zen Espainian, 1991tik 1999ra bitartean. Europako parlamentuan ere egon zen.
Arrasatearra sortzez (1933ko urtarrilaren 1ean jaioa), Bergaran eman zuen bizitza ia osoa. La Vergaresa autobusetako gerentea izan zen, Transconor enpresako kontseilaria eta Ecuador Bidaietako zuzendaria.