Bergarako Udalak Kirol Plana aurkeztu du

Arritxu Barruso 2013ko mai. 13a, 12:12

Bergarako Kirol Zerbitzuek 2015 urtera arteko Kirol Plana aurkeztu berri dute. Egoeraren hausnarketa sakona egin ostean, datozen urteetan jarraitu beharreko ildo nagusiak finkatu dira bertan. Ondorioetako bat izan da Agorrosin Kirolgunea oso egoera onean dagoen arren, herriko beste kirol instalakuntzak hobetu beharra dagoela. Elkartegintza sustatzeko ere ahalegin berezia egingo dute datozen urteetan.

Kirol zerbitzuek datozen urteetan jarraitu beharreko norabidea zehazten duen plan estrategikoa aurkeztu berri du Bergarako Udalak. Helburu nagusia garbia da: herrritar aktiboak lortzea. 

Helburu hori lortzeko pasa den urtean Kirol Kontseilua eratu zen, Bergarako kirol sistema osatzen duten eragile guztien partaidetza bermatzeko eta horien guztien iritzia kontuan hartzeko.  Kirol Kontseilua urtean bitan batzen da eta bertan erabaki dira plan estrategikoaren ildo nagusiak.

Hasteko eta behin egoeraren hausnarketa sakona egin dute, ahuldadeak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifatuz. Ondorio nagusien artean, eta ahuldade moduan, azpimarratu dute  kirol instalakuntzen aldetik, Agorrosingo kirolgunea, berria izanda, oso egoera onean dagoen arren, gainekontzeko herriko kirol instalakuntzen egoera ez dela horren ona. Kirol zerbitzuen benetako kostua ere beste ahuldade bat litzateke. Udalaren ustez zerbitzuen prezioak, benetako kostearen azpitik ezarrita daude. 

Baina alderdi positiboak ere badaude noski. Aukeren artean kokatzen dute Bergarako kirol tradizio handiko herria izatea. Gaur egun 4.000 bazkide dituzte Udaleko kirol zerbitzuek eta 1.000 tik gora erabiltzaile. Debagoieneko kirol zerbitzuen egitura aproposa ere azpimarratu du Ugarteburuk.

Egoera aztertu eta argazki orokorra atera ondoren ekintza plana zehaztu dute eta hainbat ardatzetan eragin nahi dute bereziki. Egituratu gabeko jarduera fisikoa litzateke bat. Hau da, antolatu gabeko jarduera espontaneoak eta osasuna hobetzeko asmoarekin burututako jarduerak bultzatzea. Gauza bera kirol eskaintza egituratuarekin; Eskola kirolaren eramuan antolatzen diren jarduerak, kirol elkarteen eskaintza eta Udalak antolatutako kirol eskaintza aztertu eta hobetu nahi da. Elkartegintza sustatzeari ere garrantzia emango diote. Azkenik kirol ekipamenduen egoera hobetzea eta Bergarako Udal Kirol Zerbitzuen kudeakta bera hobetzea lortu nahi da.

Plan estrategikoa eginda 2012-2015 epealdian ardatz bakoitzean bete beharreko helburu nagusiak finkatuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak