Angiolilloren liburua auzolanean muntatuko dute bihar gaztetxean

Arritxu Barruso 2013ko maiatzaren 10a

Aitor Arantzabalek, espetxean egon zen denboran, Michele Angiolilloren gaineko liburua idatzi zuen. Bada, orain liburua herritarrekin batera auzolanean muntatuko dute. Biharko, zapatua, egin dute deialdia. Gaztetxean elkartuko dira 12:00etan.

 

Angiolillo Liburutegia ari da muntaketa prozesuak antolatzen. "Liburuak 112 orrialde ditu, bi aldetan idatzita, beraz, 56 orrialde dira. Pertsona bakoitzak orri bat hartuko du, eta liburua muntatuko dugu", azaldu dute. Gasteizko Irrintzi inprimategian inprimatu ostean ekainaren 14an aurkeztuko dute liburua Bergarako gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak