Gaur, egubakoitza, arratsaldeko 18:30ean inauguratuko dute Beart elkarteko bazkideen erakusketa. 51 koadrorendako lekua jarri dute Boluko lokaleko sarreran, baina bazkide gehiagok koadroak eramanez gero, esekitoki gehiago jarriko dituztela azaldu du Beart elkarteko presidenteak.
Gai eta teknika librea
40x40ko koadroak dira, eta gaia eta teknika librea izan da. Olio pinturak, akrilikoak, akuarelak… denetik ikus daiteke erakusketan.
Erakusketa toki moduan erabiliko dute gunea
Asmoa da bi edo hiru hilabetetan ikusgai izatea lanak. Etorkizunean, erakustoki moduan erabiliko dute gunea, elkartera margotzera joaten direnek erabil dezaten.
Joan zen domekan ospatu zuten Beart eguna borobiltzeko antolatu dute erakusketa.