Angiozarko trikitilari eta pandero-joleek maketa bat grabatu dute

Mireia Bikuña 2013ko maiatzaren 9a

Hilaren 10ean egingo dute diskoaren aurkezpena, Angiozarko elizan, 19:00etan. Ekitaldira doazen guztiek diskoa jasoko dute opari, eurek eramandako janariarekin truke eginda. Iraungitzen ez diren jakiak eta bestelako materiala jasoko dituzte eta Caritaseri emango diote. 

12 ikaslek hartu dute parte eta 24 kantu grabatu dituzte, tartean betiko kantuak –Oskorriren Gaztelugatxeko altxorra, Urdangarinen Badira hiru aste eta Esne Beltzaren Esne saltzailea, besteak beste–; instrumentalak; ahotsa dutenak eta ikasleek eurek sortutakoak. 

Janaria Caritasera

Angiozarko trikitilari eta pandero-jole eskolako 12 ikaslek hartu dute parte diskoan. Bina kantu grabatu dituzte, eta horietatik erdiak eskainiko dituzte etziko emanaldian. Irekia izango da herritar guztiendako.

Gainera, aurkezpen ekitaldira doazen guztiek diskoa jasoko dute opari. Trukean, jakiak eroatea eskatzen duten antolatzaileek. "Ekimen berezia egin gura genuen. Guk diskoak oparituko ditugu, baina, trukean, jakiak eskatu nahi ditugu", diote.

Iraungitzen ez diren jakiak jasoko dituzte; besteak beste, galletak, esnea, kontserbak, pasta, arroza, lekaleak... Diskoaren aurkezpenean jasotzen den janari guztia Caritas elkartera eramango dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak