Azkeneko Gabonetan Bergaran estreinatu eta herrian bezala egun batzuk beranduago Elgetan ere arrakasta handia lortu ostean, gure mugetatik kanpo ikus ahal izango da Bergarako Musika Eskolaren azken musikala, Peter Pan. Udazkenean izango da, urriaren 26an, zapatuan, Donostiako Kursaalen.
Oliver!, Seussen mundua eta Olentzero & Co! musikalak ere Kursaalen eta beste areto handi batzuetan eskaini dituzten moduan, oraingoan Peter Pan izango da. Miserableak Victoria Eugenia antzokian eman zuten, orduan Kursaal egiteke zegoen-eta. Guztiak ere euskarazko musikalak eta Bergarako taldeen eskutik: Orfeoia, Orkestra Sinfonikoa edo Musika Eskola. Azken hau, Peter Pan, Musika Eskolako ikasle eta irakasleekin.
Kursaalekoa lotuta dago, baina Musika Eskolakoak, Valen Moñux musikalaren zuzendariarekin, badabiltza beste emanaldi batzuk lotzeko lanetan. Horiek, ondorengo egunotan emango dira argitara. Oraingoz aurreratu genezake, udazkenera itxoin barik, aurtengo udan gozatu ahal izango dutela Peter Pan musikalarekin gure mugetatik kanpo; kasu batean, Debagoienetik gertu.