Haur hasiberrien abesbatza hasi zen Australia eta Afrikako abestiekin eta euren tartea Indiako abesti herrikoi batekin amaitu zuten. Marije Ugalde izan zuten zuzendari. Haurren abesbatzakoek, Nagore Sanz eta Marije Ugaldek zuzenduta, Bergarako Santa Marinako aldare ederra ezin hobeto aprobetxatuta, Egunsentia eta Ave Mariaabestu zituzten eta Itoiz, The Police ala Leonard Cohen-en pieza garaikideekin bukatu. Nahasketa ederra egin zuten klasikotik modernoenera. Gaberoko gaztetxoek, Alaitz Urkiaren zuzendaritzarekin, Sarasolaren euskal abesti sorta aukeratu zuten.
Amaiera, txalotan
Amaitzeko, partaide guztiak berriz ere aldare inguruan gutxik ezagutuko ez zuten The Beatles-en Hey Jude abestu zuten; txalo zaparradarekin amaituta. Pianoan, Anabel Henao, Amaia Urdangarin eta Nagore Sanz zeuden.