Regino Valleri, Beart elkartearen esker ona

Jon Berezibar 2013ko maiatzaren 6a

Regino Valleri, urteetan Bergaran kultura sustatu eta ekimen askotan laguntzaile izateagatik, omenaldia egin zioten atzo, domeka, Beart Egunean. Goizez erakusketa egin zuten plazan eta eguerdian bazkaria egin zuten artistek omenduarekin, Agorrosinen. Xabier Ugalderen eskultura bat jaso zuen oroigarri moduan Vallek.

Ikastaroak, lehiaketak, erakusketak... makina bat lan egin du Vallek beti Bergarako kultura sustatzeko nahiarekin. Kultura sustapen taldea eratu zuen. Orduan ereindakoek urteekin hazi eta oraindik ere fruituak ematen jarraitzen dute garai hartako ekimen asko eta askok. Hunkituta jaso zuen oroigarria atzo Vallek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak