Hiru puntuen bila joan ziren mahoneroak, sailkapenari begira jokoan ezer ez badute ere: "Ez zait epailearen lana kritikatzea gustatzen baina oraingoan zerbait esan beharra daukat. Lana baino bere jarrera salatu gura dut. Jokoan ezer ez izateagatik badirudi ezin zarela kexatu eta erabakiak zure kontra hartzen dira gehienetan. Zapatuan bi edo hiru erabaki izan ziren partidua erabat baldintzatu zutenak. Aurkariek ere gure ustez injustuak ziren erabakien aurrean kexatu izana kritikatu ziguten. Horrek asko haserretu gintuen", esan digu entrenatzaileak.