Etxean jokatutako azken partidua galdu zuten Soraluze BKE taldekoek

Jagoba Domingo 2013ko maiatzaren 5a

Gipuzkoako kopari ekin zioten zapatuan Soraluze BKE taldekoek, eta ez zuten nahi bezain ondo hasi. Gol baten aldeagatik galdu zuten Labegaraietako kiroldegiko norgehiagoka, 26-27, eta kopako finalera heltzeko txartela lortzea zaila izango dute.

Gipuzkoako Kopan, hiru ekipo daude eta euren artean partidu bakar bat jokatuko dute, beraz, lehena galduta, datorren astekoa irabaztea derrigorrezkoa izango da finalera heltzeko aukerekin jarraitzeko. Datorren astean, Oreretara joango dira Ereintza Aguaplast taldearen aurka jokatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak