Maiatzaren 8an da San Migel Monteko eguna, eta gaur, domeka, egin dute ospakizun jaia.
75 urte betetzen dira aurten Angiozarko Goimendiko San Migelen ermita berritu zutela. Urteurren horren harira, berpizkunde garaiko lau taulen kopiak jarri dituzte gaur ermita barruan, San Migelen agerkundearen (Gargano mendian, Italian) istorioa kontatzen dutenak. Erretaula horien gaineko azalpenak eman ditu Jose Anjel Mikeo auzo alkateak meza ostean, eta ondoren, luntxa eskaini dute guztiendako.
Maiatzaren 8an da San Migel Monteko eguna, eta gaur, domeka, egin dute ospakizun jaia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.