Udal Gobernuak pasa den astelehenean egindako ohiko osoko bilkuran luzatu zien EAJ eta PSE-EEri hondakinen kudeaketaren gainean hitz egiteko mahaiaren bueltan esertzeko gonbidapena. PSE-EEk ez zuen erantzunik eman momentuan eta jeltzaleek berriz, Gobernuari eskatu zioten proposamena idatziz bidaltzeko bilera horretan parte hartu edo ez erabakitzeko.