Azken urteetan egin duten moduan, Beart Egunean erakusketa egingo dute San Martin plazan herriko artistek. Elkarteko 40 bat lagunek erakutsiko dituzte euren lanak, 12:00etan hasita. Eguerdian, berriz, bazkaria izango dute Agorrosinen eta 40 bat lagun batzea espero dute.
Juanjo Altuna Bearteko lehendakariak azaldu duenez, domekako Beart eguna berezia izango da; izan ere, Regino Valle omenduko dute. "Kulturaren arloan egindako urteetako lana aitortu eta eskertu nahi diogu", esan du Altunak. "Hari eskainitako eguna izango da domekakoa", gehitu du.
Eta, era berean, Valleri oroigarria emango diotela esan du: "Bazkarian, Xabier Ugaldek egindako eskultura emango diogu".