Kanpainan interesatuek begiraleei esan eta ikastarora lagunarekin joatea baino ez dute; lagunak ez du zertan abonatua izan.
Bestalde, zapatuan, maiatzak 4, da azken eguna Agorrosin Ekintza Guneko uda kanpainako zozketan izena emateko. Horretarako, Agorrosinera jo daiteke, edo 943 77 70 95 telefono zenbakira deitu. Partaidetza sustatzeko, ez-abonatu prezioak merkeago ipini dituzte. 900 plaza daude, eta 25 jarduera.