50 bat ume Bergarako Erraldoien konpartsakoen ate irekietan

Jagoba Domingo 2013ko maiatzaren 1a

Zabalotegiko frontoia erraldoiez bete da agur goizean haur eta umeen gozamenerako. Bertan lau erraldoi handi, bi ertain eta lau txiki egon dira ikusgai. Horrez gain erraldoi txikietan umeak gustura asko ibili dira jolasean.

 

Bergarar guztientzat zabaldu dituzte ateak gaur, bigarren aldiz, Erraldoien konpartsakoek. Gaurkoan arazo batzuk tarteko, nahi baino erraldoi gutxiago egon direla esan digu  Zigor Uleirok. Mikel Ibarzabal bergararra, jaietarako bi erraldoi berri egiten ari da, Elhuyar anaietan, Bergararen historiaren parte izan diren zientzialariak, oinarrituriko bi erraldoi. Baina gaurkoan aurkezteko denbora nahikorik ez denez egon, jaiak heldu arte itxaron beharko dute bergararrek bi erraldoi berriak ikusteko.

Hala ere, umeen harrobia eta erraldoiekiko zaletasuna bultzatzeko ekintza onak direla aitortu digu. Dagoeneko belaunaldi aldaketa gertuago ikusten dute eta aurten egingo dituzten erraldoi txiki berriekin, gazteak erraldoien taldean parte hartzera animatzea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak