Inoreneroni taldeko abeslaria da Okene Abrego. Erritmo azkarrak eta oldarkorrak jorratu izan ditu, baina beti ere, bere ahots berezi eta sakonarekin. Gaur gauean Mariano Hurtado –Inoreneroni, El Hombre Burbuja– baxu-jotzailea izango du aldamenean.
Buterflaik, bestetik, gitarra bat nahikoa du bere ideia libertarioak abesti bilakatzeko. Bizitzeko beste molde bat defendatzen du Gaztelako kantautore anarkistak.
Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da.
Txapa Irratian ere bai
Gaztetxera joateko aukerarik ez dutenek irrati bidez ere jarraitu ahalko dituzte kontzertuak. Txapa Irratiak zuzenean eskainiko ditu 97,2 FMan eta www.txapairratia.org atarian ere entzungai egongo dira.