Benito Lertxundiren Bergarako kontzertua bertan behera

Goiatz Arana Begiristain 2013ko apirilaren 30a

Orioko musikariak zapatuan Bergarako frontoian eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da, "promozio kanpaina behar bezala egiteko nahikoa denbora izan ez" delako, Gin Musica S.L. enpresa antolatzailetik jakitera eman dutenez. 'Oroimenaren oraina' diskoaren biran kokatzen zen kontzertu hau eta "baldintza egokitan eman ahal izateko hartu da aipatutako erabakia", adierazi dutenez. Kultura etxean itzuliko dute sarrerengatik ordaindutako dirua; hori bai, sarrerak bueltatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak