Nahiz eta 9 jokalarien aurka bukatu partidua, ezin punturik atera

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 28a

Eguraldiak ez zuen lagundu zapatuan Agorrosinen jokatutako partiduan, horren eraginez edo, ezintasuna nagusi izan zen talde bergararrean. Partido osoan 3-4 aukera oso garbi izan bazituzten ere ezin izan zuten gola sartzerik izan. Tolosako jokalariek aldiz, gol bakarra sartu zuten Martinezen eskutik. Lehen zatian sartu zuten partiduko gol bakarra.

Partidu kaskarra izan zen zapatukoa, gauza ezer gutxi gertatu ziren 90 minutuetan, nahiz eta bi tolosar kanporatuak izan ziren 70 eta 89.minutuetan.

Denboraldia amaitzeko gutxi falta da, eta etxekoek ez dute ezer irabazteko zein galtzeko, hortaz, motibazio gutxirekin daude jokalariak, tentsioa mantentzen saiatu beharko dira Mahoneroak, azken partidutan irudi ona ematea nahi badute behintzat.

Asteburuko partiduen ostean, sailkapenak nahiko berdin jarraitzen du. Izan ere, lehen bi postuetan dauden taldeek, Oiartzun eta Hernanik, lanak ongi egin eta euren partiduak irabazi dituzte. Hala, Oiartzunek lider izaten jarraitzen du 69 punturekin eta Hernanik bigarren postua mantentzen du 67 punturekin. 

Bergarako taldeak lasaitasun postuetan jarraitzen du. Hurrengo partidua Real Unionen aurka izango du. Irundarrak hirugarren postuan daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak