18:30ean ireki dute Gasteizerako noranzkoa, ordu luzez itxita egon eta gero Bergara parean; istripu baten ondorioz egon da moztuta. 12:00etan, kamioi batek artaziarena egin du Lezarri tunelean eta, ondorioz, errepidera isuri da garraiatzen zituen bidoietan zeraman likidoa. Kamioi gidaria Mendaroko Ospitalera eraman dute, zaurituta. Gertaeraren eraginez, erabat moztuta egon da errepidea Gasteizerako noranzkoan, eta GI-627tik desbideratu dute zirkulazioa aurrena, eta bypass bat egokitu dute gero. 14.30erako erretiratu dute kamioia, baina errepidera isuritako likidoa garbitzeko lanek luze jo dute. 18:30ean itzuli da egoera normaltasunera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.