Taldea osatzeaz gain erraldoi txikiak ere beharko dituzte. Bada, azken asteotan bi erraldoi txiki egiten dabiltza eta izena ere erabaki dute dagoeneko: Elhuyar anaiak izango dira, bi metro neurtzen dute eta zortzi kilo pisatu. "Argi geneukan Bergararen historiarekin lotutako izenak izan behar zirela eta horrela sortu zen Elhuyar anaien ideia", adierazi digu Erraldoi Taldeko Ibon Unamunok.
Bi erraldoi berri horiez gain beste bi ere eginak dituzte dagoeneko. Hain justu, Jon Errasti bergarar gaztetxoak eginak. Guztira beraz, eta momentuz, lau erraldoi txikirekin hasiko du ibilbidea gaztetxoen taldeak. Maiatzaren 1eko hitzordura gerturatzen diren neska-mutikoek erraldoiak ezagutu eta dantzak probatzeko aukera izango dute.
Asmoa da txikitxoen taldearen estreinaldia Pentekoste jaietan izatea.