San Prudentzio jaiak hasiko dituzte gaur

Arritxu Barruso 2013ko apirilaren 26a

Elorregi auzoan San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran. Gaur hasi eta domekara arte festa giroa topatuko dute bertara gerturatzen diren guztiek.

Txopo jasotzearekin, kanpai hotsekin eta etxafuegoekin, 18:00etan, hasiko dira gaur Elorregi auzoan San Prudentzio jaiak. Parrandarekin gero, auzoko elkartean jarraituko dute. Han lagun arteko afaria egingo dute-eta. 
Zapatuan ez da biharamunerako tokirik izango. 14:00etan auzoko bazkaria egingo dute Alkartasuna elkartean eta ondo girotutako bazkaria izango da gainera; bertsolariak eta trikitilariak egongo dira. Zapatu gauean, bestetik, dantzarako aukera ere izango da elkartean bertan: 22:30ean erromeria hasiko da.
Domekan 13:00etan meza egongo da eta Alai taldeak abestuko du bertan. Ondoren pilota partiduak egongo dira auzoko pilotalekuan. Salda eta txorizoa ere banatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak