Lehen partiduan, Altuna-Erostarbe bikotea Ortiz-Hernandez bikotea baino hobeto aritu zen. Bigarrenean, Irribarria izan zen izarra, beste maila batean dagoela erakutsiz, beste behin. Eta hirugarren partidua borrokatuagoa izatea aurreikusten zen arren, aldea nabarmena izan zen Larrañaga eta Peñasen alde; joko ona eginda, aise atera zuten partidua aurrera, aldiz, Muguruza nahiko motel ibili zen eta Telletxeak ere ez zuen bere maila eman.