Euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru-laguntzak

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 24a

Aurten ere, Bergarako Udalak euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz burutu ahal izateko diru-laguntzak emango ditu. 2012-2013 ikasturtean edota udan egindako ikastaroengatiko diru-laguntza eskaerak 2013ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Udalak eskainiko dituen diru-laguntzak hiru motatakoak izango dira: Alde batetik, Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dutenek diru-laguntzak jasoko dituzte. Udal euskaltegian ikasten dutenek, laguntzak euskaltegian bertan izaten dituzte. Bestetik, Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen dutenentzako diru-laguntzak ere izango dira. Eta azkenik, hirugarren motako diru-laguntzak UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzat izango dira.

Bete beharreko dokumentuak eta informazio gehiago, udaleko webgunean aurki daitezke eta bestela 943 77 91 66 telefono zenbakira deituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak