Urteko hirugarren irteera egin zuten atzo Pol Poleko beteranoek. Oraingoan Araba aldera egin zuten. 08:00etan 60 lagun inguru elkartu ziren frontoian eta Yoar de Codes herrirantz abiatu ziren. 19 kilometroko ibilbide egin zuten Yoar De Codesetik Kanpezura eta tartean Yoar mendia igo zuten (1.400 metro). Hurrengo irteera maiatzaren 12an egingo dute. Egun guztiko irteera izango da Ortigosa de Cameros eta Viniegra de Abajo herrien arteko ibilbidea egiteko, Errioxan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.