Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du Bergaran maiatzaren 4an

Arritxu Barruso 2013ko apirilaren 22a

Benito Lertxundi abeslari ezagunak kontzertua emango du maiatzaren 4an, zapatua, Bergaran. 'Oroimenaren oraina' lan berriko abestiak aurkeztera etorriko da gurera. Kontzertua Udal pilotalekuan izango da, 21:00etan eta sarrerak Bergarako kultura etxean egongo dira eskuragai, 20 euroren truke.

Orioko musikariak kaleratzen duen 17. lana da Oroimenaren oraina eta iazko maiatzean aurkeztu zuen. Hamar abestik osatzen dute eta horietan "giro intimista eta ilunabarrekoa gailentzen da" Lertxundiren beraren esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak