Jakiundek urteko lehen ohiko batzarrean hiru jakitun berri onartu dituzte. Bozketa eta gero, José Luis Larrea, Miguel Zugaza eta Victor Gómez Pin izan dira aukeratuak. Enpresa, Artea eta Filosofia esparruko hiru akademiko esanguratsu.
- José Luis Larrea Jiménez de Vicuña
Deustuko Unibertsitatean Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta 1991. urtean Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuaizan zen. Euskateleko presidente izan ostean, orain Ibermatikao presidentea da.
- Miguel Zugaza Miranda
Madrilgo Complutense Unibertsitateko Geografia eta Historia lizentziatua da. 1994-96 urteetan Reina Sofiako Museoko zuzendariordea izan zen. 2002 urterarte Bilboko Arte Ederretako zuzendaria izan eta gero, egun Pradoko zuzendaria da.
- Víctor Gómez Pin
Sorbonan filosofia ikasi ostean bertan Doktore gradua lortu zuen. 1979 urtetik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Pariseko Diderot Unibertsitatearekin eta Veneziako Venice International Universityarekin harremana dauka. Gaur egun Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia Katedraduna da.
Ohiko batzarra
Kide berri hauekin urte hauetan diziplina anitzetako pertsonalitateen eransketa eta egonkortze prozesuari amaiera eman zaio. Gaurko ekitaldian baina, hautaketa besterik ez dute egin, Azaroan egingo den ekitaldian emango dizkiote Jakituneko kide guztiek dute garaikurra. Hautaketaren aurretik, Jakiunde Akademiako presidenteak Jesus M. Ugaldek urteko lehen batzarra zuzendu du. Hasiera ekitaldian, Pedro Miguel Etxenike, ohorezko presidenteak, bere bizipenetan profesionaletan oinarritutako hitzaldia eskaini du.